Tentsio (elektrizitatea)

Artikulu hau magnitude fisikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tentsio (argipena)».

Potentzial diferentzia, tentsio elektrikoa edo boltaia puntu biren artean dagoen potentzial elektrikoaren diferentzia zenbatzen duen magnitude fisikoa da. Voltetan neurtzen da, eta, orokorrean, , , edo ikurrekin izendatzen da.

Potentzial-diferentzia bi punturen artean (A eta B), karga-unitate positiboa potentzial baxuko puntutik (B) potentzial altuko puntura (A) eramateko egin behar den lana da, edo beste hitzetan esanda, karga-unitate positiboari eman behar zaion energia-kantitatea.[1]

(unitateak: 1V = 1J / 1C ; 1 Volt = 1 Joule / 1 Coulomb)

Boltaiak energi-iturri bat (indar elektroeragilea) edo galdutako, xahututako edo metatutako energia (tentsio-jauskera) irudikatu dezake. Sistema bateko puntu biren arteko tentsioa edo potentzial diferentzia neurtzeko voltmetroa erabiltzen da.

Potentzial diferentzia eremu elektriko estatiko batek, eremu magnetiko bat zeharkatzen duen korronte elektriko batek, eremu magnetiko aldakor batek, edo hiru hauen konbinazio batek sor dezake.

  1. Arbelaitz Gallego, Olatz; Ruiz Vazquez, Txelo. (2001). Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 84-8438-018-1..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search