Partikula-azeleragailu

Fermi Laborategi Nazionaleko Tevatroi azeleragailua, sinkrotroi motakoa, 2011 arte Ilinois-en martxan egon zena.

Partikula-azeleragailua kargadun partikulak abiadura handietara azeleratzeko eremu elektromagnetikoak erabiltzen dituen gailu bat da. Partikula horiek atomikoak (ioiak, esaterako) edo subatomikoak (elektroiak eta protoiak) izan daitezke. Oinarrizko bi azeleragailu mota daude: linealak eta zirkularrak.

Lehengo telebistek zituzten izpi katodikozko hodiek partikula-azeleragailuekin antzekotasuna daukate: izan ere, telebista horietan eremu elektromagnetikoak erabiltzen ziren elektroiak azeleratu eta pantailan irudiak sortzeko[1].

Gailu hauen erabilera nagusietako bat materiaren osaera eta oinarrizko fenomenoak ikertzea da. Horretarako, azeleraturiko partikulei jomuga baten aurka talka eginarazten zaie, talka honen ondorioz beste hainbat partikula sortzen direlarik, partikula berri horien ikerketa ahalbidetuz. Hala ere, beste hainbat aplikazio dituzte, hala-nola medikuntzan edo industrian[2].

Partikula-azeleragailuetan eskuratzen diren abiadurak oso altuak izan ohi direnez, sinpletasunagatik energia-unitateak (elektronvolt-ak eta horien submultiploak) erabili ohi dira abiadura-unitateen ordez.

  1. (Gaztelaniaz) Flores, Jorge; Volke, Karen; Miramontes, Octavio; Sanchez, Sergio; Alcubierre, Miguel; Bauer, Mariano; Barrera, Rubén; Barrio, Rafael et al.. (2020-06-21). Analogías y conexiones en la Física. CopIt ArXives ISBN 978-1-938128-19-6. (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  2. (Ingelesez) Wilson, Edmund. (2001). An Introduction to Particle Accelerators. Oxford University Press ISBN 978-0-19-850829-8. (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search