Intentsitate elektriko

Korronte elektrikoa zer den eta ezaugarri nagusiak identifikatzeko bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.
Intentsitate elektriko
Magnitude motakind of quantity (en) Itzuli eta ISQ oinarriko kantitatea
Formula eta
Formulako ikurra, , , , eta
Ohiko ikurra, , eta
Neurtzeko unitateaampere
Dimentsioa
Konbentzioz, korronte elektrikoaren norantza elektroien desplazamenduaren aurkako norantzan definitzen da.

Intentsitate elektrikoa material batetik denbora unitateko igarotzen den karga elektrikoa da. Material baten barnean karga elektrikoen mugimenduaren eragina da -orokorrean elektroiena-.

Intentsitate elektrikoa orokorrean ikurraz ezagutzen da; bere unitatea Nazioarteko Unitate Sisteman amperea (A) da, eta Coulomb / segundotan neurtzen da (1A=1C/1s). Intentsitatea neurtzeko erabiltzen den gailua amperemetroa da.

Korronte elektrikoak Joule efektua eragin dezake. Efektu hau bonbilletan argia sortzeko erabili daiteke, edo labe elektrikoetan beroa sortzeko, adibidez. Korronte elektrikoak gainera, karga elektrikoen mugimendua denez, eremu magnetikoa sortzen du. Hau motor elektriko, induktore eta sorgailu elektrikoetan erabiltzen da, adibidez.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search