Hegazkin

Boeing 747 bat lurreratzen.

Hegazkina[1], halaber abioia edo airekoa (Ipar.), lehen aireplanoa, aireontzi hegalduna da, hegan egin dezakeena. Bere pisua airearena baino handiagoa da[2], eta hegan egiteko indar aerodinamikoan oinarritzen da, hego batetik pasatzen den airearen presioak ezberdinak baitira behealdean eta goialdean. Honetarako hegoak forma berezi bat eduki behar du.

1903an Wright anaiek lehenengo hegaldi propultsatu eta kontrolatua egin zutenetik, asko aurreratu da hegazkingintzan. Garraio bide nagusienetarikoa da, egunean milioika pertsonek erabiltzen dutelarik, eta zamak eramateko bide azkarra ere bada. Aeronautika deritzan zientzia oso bat garatu da hegazkinen inguruan.

  1. «Hegazkin». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-04-04.)
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Hegazkin. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search