Azelerazio

azelerazioa
Formula
Formulako ikurra, eta
Ohiko ikurra
Neurtzeko unitateametro zati segundo karratu
Dimentsioa
Aurkitzailea edo asmatzaileaPierre Varignon

Fisika klasikoan, azelerazioa magnitude fisiko bektorial bat da, abiadurak denboraren funtzioan jasaten duen aldaketa adierazten duena; azelerazio-bektorea ere esaten zaio.

Matematikoki adierazita, azelerazio-bektorea abiadura-bektorearen denborarekiko deribatua da, eta sinboloaz adierazten da ( sinboloa ere erabil daiteke). Azelerazioaren egitura dimentsionala da, eta nazioarteko SI sisteman beraren unitatea da (edo ). Unitate hori bizpahiru eratan irakurtzen («esaten») da: «metro zati segundo karratu», «metro segundo ber minus bi» edo «metro bider segundo ber minus bi».

Hizkera arruntean, gorputzaren abiaduraren modulua handiagotzen ari denean, gorputza azeleratzen ari dela esaten da, alegia azelerazio positiboa duela; aldiz, abiaduraren modulua txikiagotzen ari denean, dezeleratzen ari dela esaten da, eta azelerazio negatibo horri dezelerazio esaten zaio, eta horrek esan nahi du gorputza balaztatzen edo frenatzen ari dela.

1) Azeleraziorik gabeko higidura bitartean. 2) Azelerazio konstantedun higidura zuzena. 3) Dezelerazio konstantedun higidura zuzena. 4) Azelerazio konstantedun higidura kurbatua.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search