Silikato

Silikato
Konposizioasilizio
Motasilicon compound (en) Itzuli eta oxygen compound (en) Itzuli
Identifikatzaileak
MeSHD017640

Silikatoa silizioa anioi moduan duen konposatu kimikoa da. Silikatoen gehiengoa oxidoak dira, baina hexafluorosilikatoak ([SiF6]2−) eta beste anioiak sartzen dira. Silikatoak, silikato mineralak barne, anioi silikatoz osatuta daude, eta horien karga katioi ezberdinek orekatzen dute.

Silikato mineralak, funtsean, osatuta daude: oxigenoa duten talde tetraedrikoz, atomo bana tetraedroaren lau erpinetako bakoitzean eta silizioz (atomo bana tetraedro bakoitzaren erdian), denak elkarren artean zuzenean edo beste elementu batzuen katioiz osaturiko mineralez. Beraz, talde horretako mineral guztiak silizioz eta oxigenoz osatuta daude. Egiazki silizio silikatoak dira, SiO . Lurrazalaren % 75 baino gehiago osatzen dute, eta arroken osagai garrantzitsuenak dira. Asko eratzen dituzte, hala nola basaltoa, granitoa eta buztina. Silikatoen eta kuartzoen batuketak lurrazalaren zati ezagunaren % 95 osatzen dute[1].

Silikatoen taldeko mineral batzuk hauek dra: ortosa, kuartzoa (SiO2), plagioklasa, moskovita, babingtonita, augita (CaMg[Si2O6]), talkoa (Mg3[(OH)2 Si₄O10]), feldespatoa (SiO2) + Al2O3 + KNaO), aktinolita edo danburita.

  1. (Katalanez) «silicat» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0142500.xml.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search