Izar-sistema

Izar-sistema izar bi edo gehiagoren multzo bat da, beraien arteko grabitateaz grabitate-zentro baten inguruan orbitatzen dutenak. Bi izar direnean sistema osatzen dutenak izar-sistema binarioa dela esaten da. Izar-sistema baten baitan izar asko daudenean, izar kumulu eta galaxia izenak hobesten dira, zentzu hertsian denak izar sistemak diren arren.

Bi izarreko izar-sistema bati izar bitarra, izar-sistema bitarra edo izar bikoitz fisikoa deitzen zaio. Ez badago marea-eraginik, ez beste indarren perturbaziorik, ez eta masa izar batetik bestera transferitzerik ere, sistema hori egonkorra da, eta bi izarrek orbita eliptikoa egingo dute zehaztu gabeko sistemaren barizentroaren inguruan.[1] (ikus Bi gorputzen arazoa). Sistema bitarren adibideak dira Sirius, Procyon eta Cygnus X-1; azken hori, ziur aski, izar batek eta zulo beltz batek osatzen dute.

  1. Carroll, Bradley W.. An introduction to modern astrophysics. Pearson/Addison-Wesley ISBN 978-0-8053-0402-2..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search